• Eraikinaren ikuskapen teknikoa (EIT) ikonoa Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria ikonoa ESPEZIALIZAZIOA: “Birgaitzea, Zaharberritzea eta Ondarearen Kudeaketa Integrala” ikonoa Bezeroen gunea
  • eus | es
ENERGIA ERAGINKORTASUNA: iraunkortasuna eta etxe-ekonomian aurrezpena lotura duen irudia

ENERGIA ERAGINKORTASUNA: iraunkortasuna eta etxe-ekonomian aurrezpena



Osteguna, 2019eko Otsailaren 21a

Iraunkortasunaz ingurumenaren zaintzaz ari garenean, ezinbestekoa izango da energia eraginkortasuna aintzat hartzea; horrez gain, etxeko ekonomian aurrezteko erreminta ere izan daiteke.

Espazio eraginkorrak diseinatzeko beharrezkoa da inguruaren geografia eta baldintzak geure alde erabiltzea (klima, orientazioa, oztopo naturalak, topografia, prezipitazioak eta intsolazioa); horretarako, tokiko arkitektura tradizionalek jarraibide eta adibide ugari ematen dizkigute. Diseinuaz gain, garrantzitsuak izango dira, alde batetik, energia garbi eta berriztagarrien erabilera politika eraginkorrak izatea, eta, bestetik, erabiltzaileek (hiritarrek) energia ez xahutzea.Energia plangintza eta erabilera desegokiek ingurumenean kalte handiak eragiten dituzte, izan ere, atmosferara igorritako emisioek eta erregai fosilen erabilerak ingurumenean inpaktu handia sortzen dute. Gainera, epe motz eta luzera, erabiltzaileen ekonomia-kostua garestitzen da (argi-indarra, ura, kalefazioa edota gasa). Oraindik gure etxeetan energia eraginkortasuna lehentasunezko gaia ez dela kontuan hartuta, alor hori hobetzeko zenbait gomendio eskaini nahi dizkizuegu.  

ETXEETAN ENERGIA AURREZTEA

Etxeetan energia aurreztu nahi badugu, beharrezkoa izango da ondorengo sistemak modu egokian erabiltzea: klimatizazioa (aire girotua eta kalefazioa), ur-bero sistema, elektrizitatea eta espazioen isolamendu termikoa. Gainera, ezinbestekoa izango da gure etxebizitzak 7/2017 legearen arabera egokitzea.

Klimatizazioan aurrezteko gomendagarria da, alde batetik, bao edota zuloetan eguzki-babesgarriak ezarri eta ongi erabiltzea (pertsianak, toldoak, estoreak, etab.); horrela, tenperaturek gora egiten dutenean eraikina ez da gehiegi berotuko, eta ez dugu aire girotua horrenbeste erabili beharrik izango. Bestalde, tenperatura hozten denerako, garrantzitsua izango da kalefazioa arduraz erabiltzea, eta leiho eta ateak zabalik ez uztea behar baina denbora gehiago.

Uraren erabilera gutxitzeko, dutxa luzeegiak ez hartzeaz eta iturriak irekita ez mantentzeaz gain, badira har ditzakegun zenbait ohitura; horien artean: iturrietako filtroak garbi mantentzea, txorrota mono-mandoak ezartzea, zisternen deskargak mugatzea, iturrien jarioak kontrolatzea edota aire girotuaren ura berrerabiltzea.

Elektrizitatearen gastuak behera egiteko berriz, gomendagarria da etxetresna elektrikoak eta argiztapena itzaltzea beharrezkoak ez direnean. Bestalde, argi elektrikoaren tarifa egokia kontratatzea interesgarria da etxeko kontsumo arduratsua egiteko, gaur egun merkatuan dauden komerziatzaileekin; horretarako bada erreminta egokia: argi elektrikoaren konparatzailea.

Etxebizitzak isolamendu termiko egokia izan dezan, ondorengo gaiak kontuan hartu beharko dira: material birziklagarriak erabiltzea, ate eta leiho egokiak ezartzea (beira bikoitza erabiltzea eta ongi seilatzea), teilatuen mantenu egokia izatea, hormak margo iragazgaitzez margotzea hezetasunari aurre egiteko, eta babes materialak erabiltzea (zuntz mineralak, beira zuntza, poliuretano hedatua, perlita hedatua, liho zelulosa, etab.) etxeko espazioetan degradazio eta filtrazioak ekiditeko.

Zalantzarik ez izan eraginkortasun energetikoa lortzen lagunduko diguten aholku horiek jarraitzeko orduan, horrela, etxebizitza iraunkorra lortzeaz gain, datozen belaunaldiei bizitzeko leku atseginagoa utziko diegu.