• Eraikinaren ikuskapen teknikoa (EIT) ikonoa Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria ikonoa ESPEZIALIZAZIOA: “Birgaitzea, Zaharberritzea eta Ondarearen Kudeaketa Integrala” ikonoa Bezeroen gunea
  • eus | es
FATXADAK BIRGAITZEA. SISTEMAK AUKERATZEKO IRIZPIDEAK.  lotura duen irudia

FATXADAK BIRGAITZEA. SISTEMAK AUKERATZEKO IRIZPIDEAK.



Asteartea, 2017eko Urriaren 17a

01_FATXADA AIREZTATUA


Fatxada aireztatuaren eraikuntza sistemak barruko orri bat, geruza isolatzailea eta kanpoko orri ez estanko bat ditu. Mota horretako fatxadekin edozein akabera iraunkor aukera dezakegu. Kalitate handikoa da eta ezaugarri termiko eta akustiko ezin hobeak ditu.


ERAIKUNTZA:
- Eraikinaren fatxadaren gainean (barneko orria) azpiegitura metaliko bat ezartzen da (aluminiozkoa edo altzairu herdoilgaitzezkoa) kanpoko orri berria eusteko.
- Azpiegitura hori osatzen duten elementuen artean eta fatxada zaharraren gainean, isolamendu geruza jartzen da, plastikozko zirien bidez edo mortero itsaskorrarekin.
- Isolamendua jarrita dugunean, kanpoko orriaren piezak ezar ditzakegu. Aipatu dugun azpiegiturak isolamendua eta akabera lauzen artean aire ganbera bat uzten du, fatxada airezta dadin. Plaka horien arteko junturak irekiak izango dira, modu horretan, fatxada barnetik aireztatuz.
- Kanpoko lauzak hainbat materialetakoak izan daitezke: zeramikoak, harrizkoak, zurezkoak, metalikoak, sandwich motako panelak?
- Kanpoko azal horrek dituen zirrikituak, azpialdean eta goialdean, airea berritzeko dira.











FUNTZIONAMENDUA:
Fatxadaren piezen arteko juntura irekiek dilatazio arazoak ekiditen dituzte eta horregatik izaten dute, besteak beste, hain itxura ona denboran zehar. Kanpoko orriak tenperatura aldaketak ere leuntzen ditu, eta horrek isolamendu termikoaren eta iragazkortasunaren bizitza baliagarria luzatzen du. Azkenik, esan behar da, orri horrek eraikinaren galera termikoak murrizten dituela. Udan kanpoko orria berotu eta konbekzio efektua sortzen da aire ganberan. Tximinia efektu horrek aire beroa kanporatu eta hotza sartzen du ganberan eta horrela fatxada freskatu. Neguan, berriz, barneko isolamendu termikoak hotzetik babesten du eraikina beroa barnean mantenduta.

KOSTUAREN KALKULUA:
Sistema honen kostua akaberako materialaren araberakoa da. Irtenbide estandar bat aukeratzen badugu, adreilu koloreko pieza zeramikoak esaterako, 8 cm-ko harri-zuntzezko isolamenduarekin, sistema honekin egindako fatxada baten birgaitze baten gutxi gora-beherako kostua hurrengoa litzateke (andamioen alokairua, muntaia eta desmuntaia barne hartuta): 120 euro/m² inguru.

GIROTZEAN AURREZTUTAKOA:
Neguan, energia fakturan aurrezten dena: %75
Udan, energia fakturan aurrezten dena: %70

BALORAZIOA:
Fatxada aireztatuta teknikoki aukera hoberena izan daiteke fatxadak birgaitzeko. Iraunkorrena da, dudarik gabe, isolamendu termikoaren arazoa udan egokien konpontzen duena eta estetikoki itxura txukunena eskaintzen duena.
Nahiz eta hasieran diru gehiago gastatu behar izan, luzera begira, irtenbide konpetitiboa da oso sistema tradizionalekin alderatzen badugu (zarpiatuak edo monokapak).
Gutxi gora-beherako kostua (m2) diru laguntzarik gabe: 120 euro
Gutxi gora-beherako kostua (m2) diru laguntzekin: 85 euro
Energia aurreztea: %75
Akustikoki aurreztea: %72


02_SATE / ETICS SISTEMA

Sate sistema (kanpotik ezartzen den isolamendu termiko sistema) edo etics ingelesez (external thermal insulation composite systems), eraikinaren fatxadaren kanpoaldean itsasten den isolamendu termikoko plantxa sistema dela esan dezakegu, sandwich baten modukoa. Normalean itsatsi egiten da edo finkapen mekaniko bidez bermatu. Panel ohikoenak poliestireno hedatuarekin eginak izaten dira, baina gero eta gehiago erabiltzen dira zuntz mineralezko panelak. Isolamendua estali egiten da eta horretarako hainbat babes geruza ezartzen dira bata bestearen gainean. Horietako batek errefortzurako sare bat izan ohi du. Aipatutako estaldura hori zuzenean isolamenduaren gainean jartzen da.
ERAIKUNTZA:
- Eraikineko fatxada zaharra oinarri bezala hartzen da eta horren gainean beharrezko lodieradun isolamendu plakak ezarri. Finkatzea isolamendu indartsuekin edo plastikozko takoekin egiten da, erresistentzia mekaniko handia dutenak eta korrosioagatik hondatzen ez direnak.
- Isolamendu plaken gainean oinarri geruza izeneko errefortzurako mortero bat aplikatzen da eta azalera leundu. Geruza hori paleta batekin edo proiektatzeko makina bidez zabaldu dezakegu eta 2 mm inguru hartuko ditu. Esan bezala, isolamendu gainean aplikatuko da eta prestazio mekaniko handienak sortuko dituen geruza izango da.
-Oinarri geruzaren gainean margotutako estaldura iragazkaitza aplikatuko da, arnasa hartzen duena. Mota guztietako akaberak izan ditzake: marratuak, talotxatuak, lauak...
-Hala ere akaberarako aholkatzen den materiala mortero akrilikoa da dudarik gabe. Material hori, garapen nanoteknologikoari esker, oso iragazkaitza da eta era berean arnasa hartzeko ahalmen handia du eta ur lurrunari bidea ez dio ixten, beraz. Horregatik, oso gutxi zikintzen dira eta eguraldiarekiko erresistentzia handia dute. Hortaz, ahalmen iragazkaitza eta kolorea denboran zehar mantendu dezake.


KOSTUAREN KALKULUA:
Sistema honen kostua, aurrekoa bezala, akaberaren araberakoa da. Sistema estandar bat aukeratzen badugu (8 cm-ko lodierako poliestireno hedatuzko isolamendua eta mortero akrilikozko akabebera) fatxaden birgaitzearen kostua hurrengoa litzateke (andamioen alokairua, muntaia eta desmuntaia barne hartuta): 60euro/m² inguru.

GIROTZEAN AURREZTUTAKOA:
Neguan, energia fakturan aurrezten dena: %70
Udan, energia fakturan aurrezten dena: %63

BALORAZIOA:
Sistema honek kalitate/prezio erlazio bikaina du. Sate-etics sistemak kontsumo aurrezte handiak dakartza eta kolore eta textura gama zabala du.
Gutxi gora-beherako kostua (m2) diru laguntzarik gabe: 60 euro
Gutxi gora-beherako kostua (m2) diru laguntzekin: 40 euro
Energia aurreztea: %70
Akustikoki aurreztea:%65

03_MONOKAPA ZARPIATUA

Sistema hau industrialki aurretik dosifikatutako norte bat aplikatzean datza. Mortero horrek zementua, gehigarriak, agregakinak eta fibrak ditu, eta ura gehitu besterik ez zaio egin behar. Behin amasatuta dugunean kanpoko itxuraren gainean ezarri behar da, 15 mm inguruko geruza bakar batean. Horrek, textura eta akabera anitzak izan ditzake. Produktu honek ezaugarri interesgarriak ditu: iragazkaitza da eta fatxadari arnasa hartzen uzten dio. Hala ere, termikoki ez dio hobekuntzarik egiten. Estetikoki aukera asko ematen ditu.












KOSTUAREN KALKULUA:
Sistema honen kostua ere aukeratutako akaberaren araberako da, baina baita eraikinaren geometriaren konplexutasunaren araberakoa ere. Irtenbide estandar bat aukeratzen badugu, andamioen alokairua, muntaia eta desmuntaia barne hartuta, hurrengo kostua izango luke: 36euro/m² tik gorakoa.

GIROTZEAN AURREZTUTAKOA:
Neguan, energia fakturan aurrezten dena: 0
Udan, energia fakturan aurrezten dena: 0

BALORAZIOA:
Fatxada birgaitzeko sistemen artean, kanpo isolamendu hobetzerik gabe, ezaugarri tekniko onenak dituena da honakoa, eta kolore eta textura gama zabala du.
Gutxi gora-beherako kostua (m2) diru laguntzarik gabe: 36euro
Gutxi gora-beherako kostua (m2) diru laguntzekin: 36euro
Energia aurreztea: 0
Akustikoki aurreztea: 0

04_ZEMENTUZKO MORTERO BIDEZKO ZARPIATUA

Morterozko estalduren artean, zementuzko zarpiatua iraunkor eta erresistenteena da. Ezaugarri hauek direla eta fatxaden estalduran gehien erabili izan dena da, batez ere aurrekontua baxuko etxebizitzetan eta mehelinetan. Hala ere sistema horrek dituen alderdi negatiboak asko dira: oso zurruna da (erraz pitzatzen da), akabera oso pobrea du, eta horregatik erabili izan ohi da bukaerako estaldurarentzat euskarri moduan. Bukaerako akabera hori zuzenean pintatua edo material finago baten aplikazioa izan daiteke.












KOSTUAREN KALKULUA:
Aurreko sistemek baina inbertsio txikiagoa behar du honako honek, baina erabili aurretik kontuan izan behar da mantentze lan handiagoa behar duela eta, beraz, sarriago pintatu eta garbitu behar dela. Pintatutako sistema estándar baten gutxi gora-beherako kostua, andamioen alokairua, muntaia eta desmuntaia barne hartuta, hurrengoa litzateke: 28euro/m² tik gorakoa.

GIROTZEAN AURREZTUTAKOA:
Neguan, energia fakturan aurrezten dena: 0
Udan, energia fakturan aurrezten dena: 0

BALORAZIOA:
Nahiz eta hasierako inbertsioa txikiagoa izan, tarte batera diru gehiago gastatu beharko dugu eta, hortaz, orokorrean ez da lehenengo bi sistemak baina merkeago izango. Gainera ez du energia aurrezteko baliabiderik (isolamendu termikorik ez duelako) eta guztietan mantentze lan gehien behar dituena da.
Dituen ezaugarri mekanikoak direla eta ez da aholkatzen sistema hau erabiltzea, oso zurruna denez, erraz ateratzen baitira pitzadurak bai zurezko egiturekin, bai metalikoetan eta baita hormigoizkoekin ere.
Ezaugarri higrotermikoei dagokienean ere, ez da aholkatzen sistema honen erabilera, zementuzko morteroa ur lurrunak iragazten baitu eta isolamendu termikorik ez duenez, fatxadaren barnealdean kondentsazioak sortzen dira, horrek dakartzan kalteekin bertako biztanleen osasunerako.
Gutxi gora-beherako kostua (m2) diru laguntzarik gabe: 28 euro
Gutxi gora-beherako kostua (m2) diru laguntzekin: 28 euro
Energia aurreztea: 0

ONDORIOAK

Fatxadak birgaitzeko merkatuan dauden lau aukera handi horien artean aukeratu behar da. Hurrengo eskeman ikus daitezke bat edo beste aukeratzeko eragina duten alderdiak.


Aurreko eskeman ez dira sartzen interes historiko eta artistikoagatik babestuta leudeken fatxadak. Kasu horietan, gehienetan, modu tradizionalean egin behar izaten dira fatxadak, karezko morteroekin. Fatxada aireztatua eta SATE sistema, biak ere fatxadak birgaitzeko sistema bikainak dira. Irtenbide horiek eraikinaren balioa areagotzen dute, bai estetikoki, iraunkortasun aldetik (ez baitute ia mantentze lanen beharrik) eta energia aurrezteagatik ere bai.

Fatxada birgaitzeko orduan kanpoaldean isolamendua ezartzeko arrazoiak asko dira:

INBERTSIO BIKAINA
Energia fakturetan aurrezten dena asko da (energiaren kostuaren igoera etengabea dela eta). Horri, egun dauden diru laguntza publikoak gehitzen badizkiogu, esan behar da azkar amortizatzen direla inbertsio hauek.

ANDAMIOAK JARTZEA ERRENTAGARRI BIHURTU
Eraikinaren ikuskapen tekniko baten ondoren, desprendimenduak daudela eta fatxada birgaitu behar dela ikusten bada, normalean andamioa jarri behar izaten da nahita nahiez. Andamioa jartzea garestia da izatez, askotan, isolamendurik gabeko fatxada birgaitzearen kostuaren %30. Hortaz, zentzuzkoa da egoera aprobetxatu eta fatxadari isolamendua jartzea eraikinaren energia ezaugarriak hobetze aldera.

HIGIEZINAREN BALIOA AREAGOTU
Fatxadan isolamendua jartzeak energia ziurtagiriaren eskalan kalifikazioa hobetzen du. Gainean dugu, Europako arautzea dela eta, eraikin zaharren energia ziurtagiriak burutzea (hala dio dauden eraikinen energia ziurtagiria arautzen duen Estatuko Errege Dekretuak 235/2013). Hori dela eta, higiezinen bat (etxebizitza, lokal komertzial...) saldu edo alokatu nahi bada beharrezkoa da energia ziurtagiria izatea. Hori bera gertatzen da Europar Batasuneko beste herrialdeetan ere, eta energia kalifikazioak balorea ematen dio higiezinari, gero eta kalifikazio hobea izan (G-tik A-ra)balio handiagoa izango du.

NAHITAEZKOA IZANGO DA
Euskadiko eraikinen ikuskapen teknikoetan nahitaezkoa da energia ziurtagiria egitea. Egun zerbait informatiboa den arren, laster hasiko dira horren arabera eraikinean isolamendua jartzera behartzen araudi bidez.

HIGIEZINAREN OSASUNA HOBETZEN DU
Fatxadaren kanpoaldetik isolamendua ezartzeak zubi termikoak ekiditen ditu eta, beraz, fatxadetako azaleko kondentsazioak eta horma hotzetako lizunak ere ekidin. Hezetasunak lizuna ateratzea dakar, baita akaroak edo beste zenbait patogeno ere. Guzti horrek, osasun arazo larriak ekar ditzake.

ETXEBIZITZAK KONFORTAGARRIAGO EGITEN DITU
Eraikinen itxitura energetikoki eraginkorra denean, kontsumo minimoarekin espazioak egokiago girotzea lortuko dugu, hau da, udan freskoago egongo dira eta neguan epelago. Konfort akustikoa ere asko hobetzen da.

EGITURA ELEMENTUAK BABESTEN DITU
Eraikinaren egituraren (zutabe, habe, forjatuak,..) iraunkortasuna ere areagotu egiten da. Fatxadaren kanpotik isolamendua jarriz gero, egitura elementuak babestu egiten dira. Fatxada horiek urarekiko iragazkaitzak dira erabat eta hotz-beroen aurreko erresistentzia handia dute. Ondorioz, iraunkortasun handia izaten dute, eta, beraz, mantentze lan gutxi behar izaten dute.

HOBEKUNTZA ESTETIKOAK
Merkatuan edozein higiezin estetikoki hobetzeko irtenbide asko daude. Aukerak anitzak dira. Askotan, birgaitutako eraikin baten itxura hobea izaten da eraikin berri batena baino.

INGURUMEN HOBEKUNTZAK
Ezin ahaztuko ditugu irtenbide honek ingurumenean izan dezakeen onura. Alde batetik CO2 gutxiago igorriko dute eraikinek birgaitze hauekin, energia gutxiago kontsumituko baitute. Bestetik, eraikinak mantentzen direnez, material gutxiago gastatuko dugu eta horretan ere ez dugu energiarik xahutu ez eta gehiegizko zaborrik sortuko.
Esan bezala fatxada birgaitzeko isolamendu termikoa kanpoaldetik jartzen badugu (fatxada aireztatu bidez edo SATE-ETICS sistemarekin), sistema tradizionalak (zementuzko zarpiatuak edo monokapa zarpiatuak) erabilita baino eraginkorragoak izango gara bai iraupenagatik eta baita aurrezteagatik ere