• Eraikinaren ikuskapen teknikoa (EIT) ikonoa Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria ikonoa ESPEZIALIZAZIOA: “Birgaitzea, Zaharberritzea eta Ondarearen Kudeaketa Integrala” ikonoa Bezeroen gunea
  • eus | es
IRISGARRITASUN UNIBERTSALA lotura duen irudia

IRISGARRITASUN UNIBERTSALA



Asteartea, 2018eko Apirilaren 24a

2017ko abenduaren 4: nahitaezko irisgarritasuna betetzeko epea

8/2013 Errege Dekretuaren arabera, 2017ko abenduaren 4tik aurrera, eraikitzen diren etxebizitza berriek zein zaharrek irisgarritasunaren oinarrizko bermeak bete beharko dituzte. Eraldatu egin beharko dira jabetza horizontalaren erregimenean dauden eraikinen gune komunak, erabilera publikoko eraikinak eta espazio publikoak, inguru fisikoa aniztasun funtzionala duten pertsonentzat oztopo izan ez dadin.

2017ko abenduaren 4a pasa den arren, eraikinen %75a oraindik ez da irisgarria, eraldatu gabe daude baita hainbat eta hainbat herriren espazio publikoak ere. Ondorioz, asko dira legea bete ez duten auzo-elkarte eta erakundeak; baita legea ezagutzen ez dutenak ere. Irisgarritasun txostena osatzen ez duten etxe-jabe edo erakundeek, ordea, ondorio garestiak izan ditzakete, arau-hauste urbanistikotzat hartzen baita.

Garaiak aldatu ahala, jendartearen ikuspegi eta beharrak ere aldatuz doaz. Gaur egun, ezinbestekoa da erabiltzaile guztiak barne hartzea, hiritar ororen eskubideak bermatzeko, horien artean aniztasun funtzionala dutenak. Aniztasun funtzionalaz ari garenean, gurpil-aulkia etorri ohi zaigu burura; baina, aniztasun funtzionalak askotarikoa izan daiteke (fisikoa, sentsoriala, kognitiboa zein intelektuala), eta askotariko erabiltzaileek izan ditzakete aldi baterako ezgaitasunak (gaixotasunak, zahartzaroa, zaintza lanetatik eratorriak . . . ).


Irisgarritasun beharrak berriz, ez dira soilik oztopo bertikalak gainditzera mugatzen. Irisgarritasun unibertsala bermatzeko pertsona orok ahal izan beharko du (bere ahalmen kognitibo, tekniko eta fisikoak alde batera utzita) gune komunetako objektuak manipulatu edo espazioetara beren kabuz iritsi. Horretarako, beharrezkoa izango da aztertzea egokiak diren ala ez gune komunen arteko mugikortasuna (igogailuak, aldapak, ibilbideak), komunikazioa (bideo-porteroak, argi seinaleak, soinu seinaleak), edota orientazioa (ibilbideak, ikusgarritasuna, seinalizazioak). Horrela, hiritar guztiak izango gara espazioetara iristeko aske.

Kasuan kasu egin beharreko eraldaketak bideragarriak diren zehazteko, bidezko eraldaketen klausula ezartzen da. Bidezko eraldaketen barruan sartuko dira arrazoi teknikoak edo ekonomikoak; lehena, hobekuntza teknikoki posible ez bada, eta bigarrena, obraren kostuak auzo elkarte bakoitzaren gastu komunen 12 hilekoa gainditzen baditu. Beraz, egin beharreko aldaketak teknikoki egokiak badira, eta auzo elkartearen gastu komunen 12 hileko kuota gainditzen ez badute, legez derrigorrezkoak izango dira.

Laburbilduz, 8/2013 Errege Dekretuaren arabera, jabetza horizontaleko erregimenean dauden etxebizitzek, erabilera publikoko eraikinek eta espazio publikoek, 2017ko Abenduaren 4tik aurrera, bermatu beharko dute irisgarritasun legea betetzen dutela; edo, gutxienez, irisgarritasun txostena osatu dutela eraldaketak bidezkoak diren ala ez zehazteko, bidezko eraldaketak aintzat hartuta. Izan ere, legeak zehazten duen data muga pasa da.

ARKAMIn irisgarritasun arloan adituak garenez, eskainitako zerbitzuen artean dugu irisgarritasun txostena osatzea. Bertan, aztertzen ditugu etxebizitzak edo eraikinak dituen irisgarritasun hutsuneak; eta, ondoren, hutsune horiek oinarri hartuta, soluzioak jasotzen dituen txostena osatzen dugu. Egin beharreko obra eta aldaketen bideragarritasun ekonomiko eta teknikoa aztertu eta hainbat antolabide aztertzen ditugu, kasuan kasu konponbide egokiena aurkitzeko.

ESKAINITAKO ZERBITZUAK:

- Irisgarritasun informeak (etxebizitzetarako zein eraikinen gune komunetarako)
- Igogailu, salba-eskilara eta malden instalazioa
- Etxebizitzen barruko zein kanpoko orientazio egokia bermatzeko informazio elementu bisual zein sonoroen instalazioa
- Eraikinaren eta kalearen arteko komunikazioa bermatzeko mekanismoen instalazioa (bideo-porteroak)
- . . .