Arkami Estudioa 

Birgaitzeak (fatxadak, teilatuak, igogailuak…) eta barne diseinua lantzen dituen arkitektura estudio Zarauztarra da Arkami. Zure obra eta erreformetan lagundu zaitzakeen  arkitekto talde gazte batek osatzen du.

Nor

Bezeroaren neurrira eginiko proiektuak lantzen ditugu. Gure filosofiak bezeroa jartzen du erdigunean, beraren nahiak eta beharrak aztertuz ekiten diogu diseinatze prozesuari.
Erabiltzailearen ongizatea bilatzen duten proiektuak sortzea dugu helburu.
Gure ardatzak konforta, eraginkortasuna, errespetua (tokiarekiko, klimarekiko, inguarekiko, ondarearekiko, pertsonekiko…) eta berdintasuna dira. Horren bidez, proiektu ekitatiboak sortzen saiatzen gara.

Nori

Obraren bat egin nahi izanez gero, hezetasun, konfort edo irisgarritasun arazoak badituzu etxean edo komunitatean… lagun zaitzekegu.
Negozio edo proiekturen bat martxan jarri nahi baduzu, zure espazioak aldaketak behar dituela uste baduzu, estiloa gaurkotu nahi baduzu… etor zaitez gurera.
Etxebizitza erosteko asmotan bazaude, zurea berritu nahi baduzu, dekorazio aldaketa bat behar baduzu… jar zaitez gurekin kontaktuan.

Jar zaitez gurekin harremanetan!

Nork

Lan talde gazte likido bat gara, dinamikoa, teknikoa eta gertukoa aldi berean, diseinatzeko ilusiotik eta lan egiteko gogotik sortua, birgaitzetan, zahar-berritzetan eta erreformetan espezialituta dagoena.
Gainera, kolaboratzaile sare zabala daukagu tekniko, abokatu eta guztitariko gremioz osatua, egindako proiektuen kalitatea bermatzen laguntzen diguna.