Proiektua

AMEZTI

Bezeroen enpresaren balio nagusiekin, hala nola ekologiarekin edo iraunkortasunarekin bat etorriaz, lokalen zeuden elementuak mantentzeko eta material naturalak erabiltzeko premisarekin abiatu ginen.
Beirazko manparekin egindako banaketen bidez, lan-espazio funtziona eta moderno bat sortu genuen, non giro atsegin eta harmonikoan lan egin daitekeen.

Lokala, bulegoak, jarduera, altzariak aukeratzea

Hala ere, erronka handienetako bat sotoko solairuaren diseinua izan zen. Bertan, lanerako espazio atsegin bat sortu behar genuen, kanpoalderako leihorik gabe eta ondorioz, argi naturalik gabe. Horregatik, materialen aukeraketak eta argiztapenak garrantzi handia hartu zuten.