Etxebizitza txikia denez, bezeroak espazio funtzionalak sortu nahi zituen, eta biltegiratze-espazioa ahalik eta gehien optimizatu. Horregatik, altzariak neurrira diseinatu genituen, txoko bakoitzari etekinik onena ateraz.
Bestalde, etxebizitza honen zurezko egitura izugarri gustatu zitzaigun lehen bisitatik; eta beraz, dekorazioaren indarguneetako bat bihurtu nahi izan genuen.